XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

44 / BERRIRO IKUSIKO DUGU JESUS Munduko Errege bezala itzuliko zela agindu zuen Jesusek.

Jondone Pauloren Gutun batetatik hartua da Irakurgaia.

Adiskide maiteok: Denok espero dugu zeruko Aitagandik berriro etorriko zaigula Jesus.

Datorrenean, gauza guztiak aldatuko ditu.

Bere antzeko egingo gaitu orduan!

Beraz, bada, ez huts egin.

Jarraitu, Jesusek agindu zizuena egiten.

Lurbira osoko Erregeren haunditasunaz dihardu eresi honek.

Salmu Liburutik hartua da.

Jo txalo, egin pozez irrintzi: Jainkoa da lurbira osoan Errege haundi!

Jo turuta, jo ozen eta garbi: Jainkoa da lurbira osoan Errege haundi!

Egin eresi, egin goratzarre Berari: Jainkoa da lurbira osoan Errege haundi!

Egin berari goresmen jatorki: Jainkoa da lurbira osoan Errege haundi!